XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

130 - Base biribila, oso gutxitan disko eranskorra eratuz.

Ez dago linborik.

Ez 36 tentakulu baino gehiago.

Espezie luzeskak gehienetan, substratu bigunetan (123).

- Basea diskoa eratuz, linboarekin. 36 tentakulu baino gehiago helduetan (124).

131- Zortzi mesenterio perfektu, ongi garatuak, muskulu erretraktor indartsuarekin.

Mesenterio inperfektoak txikiagoak, muskulaturarik gabeak eta scapulus-aren distal aldera baztertuak.

Peridermoa agertzen da.

- Kanpotik ongi ikusten diren hamabi mesenterio haundi edo gehiago.

Peridermoarekin edo gabe.

132 - Hamabi mesenterio, hamabi tentakulu.

Peridermorik gabe: Halcampoides purpurea.

- Hogei mesenterio edo gehiago.

12-36 tentakulu. 133 - Hamabi tentakulu luze. Proiekzio gingildua duen ahoa: Peachia cylindrica (125).

- 20-36 tentakulu. 134 - Bi ziklotan kokaturiko hogei tentakulu kapitatu: Anemonactis mazeli (126).

- Hiru ziklotan kokaturiko 36 tentakulu ez kapitatu, gehienez: Mesacmaea mitchellii.

135 - Arkaitzetako zulo edo arrakalatan egoten den anemona, ez substratu bigunetan.

Nekez 25 milimetroko luzera baino gehiagokoa.

Laranja kolore argia, marka zuri edo horiekin eskapuluan.

Aktinofaringea laranja bizi koloreduna: Edwardsiella carnea (127).